Naturan hezi, orain da unea! | UPV/EHU Udako ikastaroa

01 Uztaila 2020 00:00 – 31 Uztaila 2020 00:00


Egun bizi dugun pandemia egoeran, haurrak eskoletara bueltatzeak kezka handia eragin du hezkuntza-komunitate osoan.

Europako zenbait herrialdeetan, eskoletara itzulera alarma egoerako lehen fasetan egin da eta birusaren kutsadura gutxitzeko neurri ezin hobea hartu dute: haurrak ikasgela barruan sartu beharrean, eskolak naturara irekitzea erabaki dute. Neurri honek, gainera, haurren behar afektiboak, ongizatea eta eskubideak (jolasa eta ingurumenarekin harremana) bermatzen ditu.

Kutxa Ekoguneak Naturan hezi, orain da unea! ikastaroan parte hartzen du, UPV/EHUaren uda ikastaroen programaren barruan dago eta uztailaren 1etik 30era bitartean izango da online saioekin eta saio presentzialekin.

Ikastaro honen helburua eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu.

 

... irakurtzen jarraitu


cursos 822