'Gune Berdeak' film laburra sortu dute Biodonostiako ikerlariek

15 Maiatza 2020 19:00 – 30 Ekaina 2020 22:00


Kutxa Fundazioaren babesarekin, Biodonostia Institutuko ikertzaileek GUNE BERDEAK izeneko animazio-pieza sortu dute, gure hirietan naturguneek duten garrantzia eta herritarrei eskaintzen dizkieten bizi-kalitatearen inguruan hausnartzeko.

Film labur hau, txikienek berdeguneen eraginaren eredu teorikoa uler dezaten sortu da eta beraz, haurren ikuspuntutik landuta dago.

Alarma egoeran gauden honetan inoiz baino argiago ikusi dugu zer nolako eragin positiboa duten hiriko berdeguneek gure osasun fisiko eta mentalean, eta zeresanik ez, haurrenean. Izan ere, hiriko faktore negatiboak murrizteko gaitasuna dute, hala nola atmosferaren kutsadura, zarata edo hiriko bero-uharteak. Gainera, ariketa fisikoa sustatzea, gizarte-kohesio sendoagoa sortzea eta estresa gutxitzea lortzen dute.

Ikerketa zientifiko hutsetik urrun, haurrentzako fabula txiki honen bidez, GUNE BERDEAK etxeko txikien ikaskuntza sustatu eta ezagutza partekatzen duen proposamena da. Bideoko bi protagonistek errealitate bera biziko dute, bata berdeguneen onurekin, baina bestea horiek gabe.

Hala, rol-joko gisa erabiltzeko tresna bihur daiteke, bi errealitateen arteko desberdintasunak identifikatuz.