Naturan hezten

15 Maiatza 2020 00:00 – 30 Ekaina 2020 00:00


Zertaz elikatzen da gepardo bat? Marratzu al zenezake ornitorrino bat? Eta txepetx bat? Bereziten al dituzu arrabio arrunta eta palmatua? Nolakoak dira pagoaren hostoak?

Orain hiruzpalau belaunaldi, gure arbasoen tokiko naturaren ezagutza, gurea baino hamar aldiz handiago zen, naturaz eta naturan bizi bait ziren. Gaur egun ordea lotura hau ia erabat galdu da, eta ezagunaginagoa zaizgu Afrikako sabana, gure baso mistoa baino, errazagoa zaigu Afrikako elefantearen aldeko firma bilketa bat egitea, bertako mutur-luze piriniarraren aldekoa baino. Ezagutza faltak, sentsibilizazio ezara eramaten gaitu eta sentsibilizazio ezak babes sozialik gabe uzten ditu natura.

Horretarako sortu da Naturan hezten, Landarlan elkartearen bidez eta Kutxa Fundazioaren diru-laguntzarekin. Bere helburua, gertuko natur aberastasunaren zaintzarako kultura zabaltzeko tresna da, Aralar. Mundua leku den lurra dokumentalaren irudi ederrekin egina. Natur-kultura areagotu eta interesa pizteko material ugari aurki daiteke, adin guztietako ikasle zein irakasleentzat.


Naturan hezten