Gure oporraldien aztarna positiboa

13 Maiatza 2020 00:00 – 27 Maiatza 2020 00:00


Azken hilabeteetan izaten ari garen nahitaezko geldialdi lasaiago honetan, gure erritmo naturalarekin konektatuago sentitu gara askotan. Ordea, naturarekin kontaktua etenda edo oso mugatuta izan dugu, batez ere herri ertain eta handietako herritarrok. Mendi, zelai, hondartzetara joateko deseatzen ari gara. Berriz ere naturarekin bat egiteko, gure begiei urrutira begiratzeko aukera emateko.

Normaltasun berrirako atea irekitzen hastearekin batera, eta izandako eguraldi zoragarriek lagunduta uda datorkigu gogora. Eta udarekin oporraldiak. Eta hor dugu aukera aztarna positibo bat sortzeko. Kontsumitzea eta erostea ekoizpen eredu baten alde botoa ematea den moduan, uda honetan egingo ditugun oporraldiak ere nahi genukeen turismo ereduari bultzada emateko aukera ona izango dira. Zein aztarna ekologiko, sozial eta ekonomiko izango duten kontuan hartzeko aukera.

Aurrera begira "Eta orain, zer?, Zer izango da hurrena?" pentsatzen jarraia dago gizartea.  Zentzu honetan beste hainbaten artean Fernando Valladaresek (CSICeko kidea, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena) edo Yayo Herrerok (Ekologistak martxako kidea eta Europan, ekofeminismoaren eta ekosozialismoaren arloko eragin handieneko ikertzailea) behin baina gehiagotan adierazi duten moduan, ez dago birusek sor dezaketen pandemien kontrako antidoto hoberik natura bera babestea baino.

Hortaz, dugun natura falta, gizakiok natura beste era batera begiratzeko dugun beharra eta gure hautuak duen gaitasuna kontuan hartuta, inguruko natur turismo jasangarria opor aukeraketa interesgarrietako bat izan daiteke.

Hortaz zer egin nahi dut? Eremu menditsu, bailara, zein lautadak aukeratuta, jantzi arropa eroso eta egokia, ura (kantinploran noski) eta prismatikoak hartu soinean eta gozatu naturak eskaintzen digun kolore aberastasunaz, soinuen lasaitasunaz, ur korronteen indarraz edo sortzen digun bestelako emozioez.


irakurtzen jarraitu...


Turismo MichaelBubmann 640x220