Zientzia etxean | lata orekan

08 Maiatza 2020 00:00 – 31 Maiatza 2020 00:00


Eureka! Zientzia Museoa oreka kontzeptua azalduko digu esperimentu honen bitartez, eta horretarako erronka bat proposatzen digu:

ZientziaEtxean lata 1

Ikusi argazki hau. Gai izango zinatekete hori lortzeko? Lata bat, azpikaldeko ertzean, orekan jarriko al zenukete? Saiatu irakurtzen jarraitu aurretik...

 

Horretarako material hau behar dugu:

  • Freskagarri lata bat
  • Ura

Hainbat modutan egin daiteke froga:

Adibidez, lata urez beteta dagoela, egin daiteke froga. Ateratzen al da? Ez, ezta? Beharbada lata hutsa dagoela saiatuko bagina? Ea…? Horrela ere ez… Orduan, nola egin genezake? Ba pentsatzen dezuena baino errezagoa da. Azalpenak emango dizkizuegu eta ea asmatzen duzuen bakarrik.

Gorputz baten oreka-egoera aztertzeko, beharrezkoa da bi aldagairen arteko erlazioa ezagutzea: sostengu-oinarria (BS) eta grabitate-zentroa (CG).

Sostengu oinarria (BS), gorputz edo objektu baten euste-puntua da (oinarritzen den tokia). Adibidez, gizakiok zutik gaudenean gure oinak dira gure sostengu oinarria eta argazkiko lataren kasuan azpialdeko ertza da.

Grabitatea (CG), aldiz, objektu edo gorputz baten masaren batez besteko posizioa dagoen puntua da. Gizakion kasuan zilborraren azpian dago, baina eraztun batean, adibidez, barruko zuloaren erdian.

Objektu edo persona bat orekan egongo da bere grabitate zentrotik lerro zuzen bat irudikatzen badugu sostengu oinarrirantz eta biak bat egiten badute. Ondorengo marrazkiekin beharbada hobe ulertuko duzue…

001   002   003   004

 

  • 1. irudia. Lata orekan (egonkor) urik gabe edo urez beteta.
  • 2. irudia. Lata orekan (egonkor), lataren heren bat urez beteta. Bere Grabitate Zentrua (CG) beherago kokatzen delarik. Egoera hau 1.go irudikoa baino egonkorragoa da.
  • 3. irudia. Lata hutsik edo urez beteta badago, bere grabitate zentroa (CG) oso altu kokatzen da. Kasu honetan sostengu oinarrira lerro zuzen bat irudikatu ezkero, ez dute bat egiten eta ondorioz, latak oreka galtzen du (hasierako saiakeran gertatzen zaiguna).
  • 4. irudia. Konturatzen bazarete, 2. irudian ur pixka bat gehituz, lataren egoera egonkorragoa da. Masa zentrua beherago dagoelako eta sostengu oinarritik gertuago. Egoera horretan, lata inklinatzen badugu, grabitate zentrutik sostengu oinarrira lerro bat irudikatuz, hauek bat egingo dute eta lortuko dugu lata orekan geratzea, hemengo Irudian bezala.


Beraz, bete lataren herena urez eta saiatu zuk zeuk! Oraingoan bai, ezta?

ZientziaEtxean lata 3   ZientziaEtxean lata 4


Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus