Haurrak jolastera!

28 Apirila 2020 00:00 – 24 Maiatza 2020 00:00

 

Bizitzen ari garen egoera berezi honetan, haurren garapen osasuntsua bermatzeko makina bat aldarrikapen egin dira egun hauetan, eta beraien egoeraren harira ikerketa bat osatu du Euskal Herriko Unibertsitateko lantalde batek (hemen ikusi). Emaitzetan erreparatzen baditugu, argi geratzen da gizartearen kolektibo zaurgarrietako bat, kasu honetan haurrak, orain bizitzen ari garen osasun krisiaren ondorioak zuzen-zuzenean pairatzen ari dela.

Haurren %20ak ia ez du ariketa fisikorik egiten eta laurdena pantailen aurrean sei ordu baino gehiago egoten da. Datu hauek kezkagarriak dira, eta haurren eskubideak bermatzea nekez betetzen dela ondorioztatu dezakegu. Eskubide horien artean jolasteko eskubidea barne.

Konfinamenduarekin hasi baino lehen, denboraz larri ibiltzen ginela zen gure leloa. Orain, denbora gehiegi daukagula, eta hau betetzeko arazoa.

Haurrentzat jolastea egunerokotasunaren ekintzarik garrantzitsuena da, arnastea bezain garrantzitsua. Haurrek barnean daukaten guztia bideratzeko denbora behar dute; eta horretarako, denboran galtzeko eta esploratzeko aukera eskaini behar zaie.

Lehen, eskolaz kanpoko ekintzez zein pantailez beteta zeuden tarte horiek, beraz jolas-librean murgiltzeko aukerak txikiak ziren. Egungo egoeran, helduon barne larritasuna hizpide, haurren denbora jarduera gidatuez bete dugu. Ez da harritzekoa, emaitzen gizartean bizi gara, non dena neurtu egiten den. Bai, jolasa baloratzea zaila egiten zaigu, emaitza ez delako momentuan ikusten; ordea, jarduera gidatuetan bai, eta horrek barne-lasaitasuna ematen digu.

gehiago irakurri +


Haurrak jolasten almohadas