Zientzia etxean | uraren dentsitatea

24 Apirila 2020 00:00 – 31 Maiatza 2020 00:00


Zer da dentsitatea? Dentsitatea berdin masa zati bolumena da (d = m/v ).

Ziur asko, formula hau ez duzuela ulertuko. Egia esan, dentsitatea eguneroko bizitzako adibide errazekin oso modu intuitiboan uler daitekeen propietate bat da.

<< Bainu bat hartzerakoan eta jostailuak bainuontzian sartzen ditugunean, zer gertatzen da jostailu horiekin? Batzuk flotatzen dute eta beste batzuk hondoratu.
<< Igerilekura edo hondartzara goazenean, baloi bat uretara botatzen badugu, zer gertatzen zaio baloiari? Uretan flotatzen du, ezta? Baina, harria bada uretan botatzen duguna? Kasu horretan, harria hondoratu egingo da.

Objektu batek uretan hondoratzeak edo flotatzeak, objektu horiek urarekiko duten dentsitatearen ondorio da. Urak baino dentsitate handiagoko objektu bat hondoratuko da. Aldiz, urak baino dentsitate txikiagoa duen objektu batek flotatu egingo du.

Urarekin eta dentsitatearekin esperimentatzea oso erraza denez, Eureka! Zientzia Museoak proposatzen duen esperimentuan, ingurune batean murgildutako dentsitate desberdineko objektuek nola jokatzen duten ulertzen saiatuko gara.

 

Beharrezko materiala

  • Ontzia
  • Dilistak
  • Plastikozko objektua(k)
  • Metalezko objektua(k)

Egiteko pausoak

  1. Lehenengo, bota dilistak ontzira. Ondoren, plastikozko objektuak dilistetan ondoratuko ditugu pixka bat (sakon sartzen baditugu, ateratzea kostatuko zaie) eta objektu metalikoak dilisten gainean utziko ditugu.
  2. Ontzia albotik kolpatzen hasiko gara. Horrela ikusiko dugu metalezko objektuak hondoratuz doazela,eta plastikozkoak goikaldera aterako direla.
ZientziaEtxean Densidad agua   ZientziaEtxean UrarenDentsitatea 2   ZientziaEtxean UrarenDentsitatea 3
ZientziaEtxean UrarenDentsitatea 5   ZientziaEtxean UrarenDentsitatea 6   ZientziaEtxean UrarenDentsitatea 7


Lehen aipatutako adibideetan bezala, objektu metalikoak inguruko medioa baino dentsoagoak dira. Ontziari ematen dizkiogun kolpeen ondorioz, inguruko dilistak mugitzen dira eta objektuak hondoratzen dira. Plastikozko objektuak, aldiz, ez dira hain dentsoak, eta dilisten mugimenduak, kasu honetan, goikaldera bultzatzen ditu.

Objekturen bat uretan sartzen dugunean ur molekulek horrela jokatzen dute. Ur molekulak, lentejak bezala, mugitu egiten dira objektuak pasatzen uzteko (bai gorantz edo beherantz).

Orain esperimentatzen jarraitzea tokatzen zaizue. Objektu ezberdinak probatu eta emaitzak froga ditzakezue.


Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus