Haurrak eta naturarekin harremana

14 Apirila 2020 00:00 – 31 Maiatza 2020 00:00

 

Itxialdia dela eta, asko dira haurren ongizateak kezkatzen dituen profesional eta familiak. Munduko Osasun Erakundearen gomendioei jarraituta, beste herrialde batzuetan haurren beharrak kontutan hartu dira eta besteak beste, Frantzian, Belgikan, Suitzan, Austrian, Ingalaterran, Danimarkan, eta Norvegian, haurrak ateratzea baimenduta dago itxialdian zehar, beti ere gomendatutako segurtasun-neurriak hartuta. Danimarkan, esate baterako, lehentasunezkotzat jo zen haurren sozializazioa, eta itxialdian zehar beste haur batzuekin elkartzeko baimena eman zuen Gobernuak, talde txikietan eta ahal zela, beti haur berberekin. Norvegiako lehen ministroa den Erna Solbergek haurrei zuzendutako prentsaurreko bat eman zuen, haurrei aukera emanez zituzten zalantzak argitzeko: zer gertatuko da ospatu behar genuen urtebetetze festarekin? Eskolara ez bagoaz orain, gero oporretan joan beharko dugu? Gure txakurrak gaixotu daitezke? Noiz arte ezin izango ditugu aitona-amonak ikusi? Eta honelako galderei erantzunez.

Gurean ere, harrabotsa sortu du gaiak. Heike Freire filosofo eta psikologoak, “Berdean Hezi” liburuaren egileak, Change.org plataforman, haurren eskubide eta beharren inguruan hausnartzeko sortutako eskaerak 40.000 sinadura baino gehiago lortu zituen egun gutxitan. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, haurren eta familien ahotsa jasotzeko inkestak zabaldu dituzte egunotan.

Kutxa Ekogunean ere, haurrek beraien ongizaterako eta garapenerako naturarekin harremana eta jolas librerako espazio irekiak behar dituztela sinistuta gaude, eta beraz, bat egiten dugu ekimen hauekin.


Artikulo interesgarriak:


neska korrika