Bisita gidatua Animalia aretora

19 Iraila 2020 12:00 – 20 Iraila 2020 19:00


Eureka! Zientzia Museoak bisita gidatuak Animalia aretora eskaintzen ditu asteburuetan eta jaiegunetan.

Ordua: 12:00 gaztelaniaz / 12:45 euskaraz - 17:15 gaztelaniaz / 18:15 euskaraz
Informazio gehiago: www.eurekamuseoa.eus

Publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute. Oihan tropikaletako sugek, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak besteak beste, ezagutuko ditugu eta horiek errespetatzen eta zaintzen ikasiko dugu.

Programatutako bisita gidatuetan (asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporretan), monitore espezializatu batek lau ekosistema horietako fauna erakutsiko digu, baina ezingo ditugu animaliak ukitu. 3 €-ko gehigarria dute (Covid-19 prezioa). Komeni da jardueren agenda aurrez begiratzea (Bisita gidatuen ordutegiak)

Bisita librea 13:30etik 17:00etara izango da. (asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporretan) eta museoko sarrerarekin sartzen da.