Xake-mate! Mahai-jokoen eguna | bertan behera

27 Martxoa 2020 19:00 – 22:00


Mahai-jokoen ontasunak ukaezinak dira: harreta ipini beharra dago, ulermena lantzen dute, elkarlana bultzatzen da, hausnarketa eskatzen dute, pazientzia landu behar da eta aisialdi aktiboa sortarazten dute. Nola ez diegu egun bat eskainiko!

Kutxa Kultur-ek eta Ubikek indarrak batu dituzte eta egitarau interesgarri eta dibertigarri hau antolatu dute, Gipuzkoako Xake Federazioaren laguntzarekin. Animatu parte hartzera!

 

2020ko martxoaren 27, ostirala | 11:00<20:30
Lekua: Tabakalera. Donostia / San Sebastián
Sartzea dohainik


Programa

<< 11:00-13:00 “Zatoz jolastera!” Mahai-jokoetan aritzeko tartea | Ubik, 2. solairua

Mahai-joko desberdinak ezagutu eta giro informal batean beste pertsona batzuekin ongi pasatzeko aukera izango da. Taldean edo bakarka, animatu parte hartzera!

<< 12:00-14:00 Aldibereko xake partidak | Kutxa Kultur Plaza, 4. solairua

Aldi berekoa xakearen benetako festa da: adin eta maila guztietako zale talde batek, 25 arte izan daiteke, maisu bati egin behar dio aurre. Adin guztietako jendearentzako jarduera.

<< 18:00-20:00 Xake-mate! Mahai-jokoen arratsaldea. Party Games saio berezia | Ubik, 2. solairua

Hilero ospatzen dugun topaketak festa giroa izango du honakoan; partida azkarrak, errazak eta koletiboak jokatuko ditugu Party Games deritzon jokoekin. Iñaki Vázquezek dinamizatutako saioa.

<< 19:00-20:30 “Xakea eta hezkuntza” hitzaldia. Aritz Abalia Patiño | Ruiz Balerdi aretoa, 4. solairua

Aritz Abalia Patiño, 6 urte zituela hasi zen xakean eta ordutik txapelketa ugari jokatu eta irabazi ditu. Bere esperientziaz arituko da familiei zuzendutako hitzaldi honetan.


xake k color