Despierta, cerebro, despierta | bertan behera

Ostirala, 20 Martxoa 2020 19:00


Espezialista ez den publiko bati zuzendutako dibulgazio-hitzaldia, gai zientifikoei buruzko ezagutza eta lilura partekatzeko, ikertzaile adituen eskutik.

ZientziaKutxa: zientzia garaikidea zure eskura izeneko hitzaldi-zikloa Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta dago.

 

2020ko martxoak 20, ostirala | 19:00
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa. Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sartzea dohainik aforoa bete arte
Hizlaria: José Ramón Alonso
Jose Ramon Alonso Biologia Zelularreko katedraduna da, eta Gaztela eta Leongo Neurozientzia Institutuko Plastikotasun Neuronal eta Neurokonponketa Laborategiko zuzendaria.
Bere ikerketak plastikotasun neuronala du ardatz, hau da, garunak lesioek, drogek, jaio aurreko garapen-nahasmenduek edo neuroendekapenezko gaixotasunek eragindako kalteei malgutasunez erantzuteko duen gaitasuna.
Horrez gain, neurozientziaren mundua hurbildu dio publiko handiari hainbat sari jaso dituzten liburu arrakastatsuen bidez, besteak beste, La nariz de Charles Darwin y otras historias de la Neurociencia edo Historia del cerebro.

Hitzaldia Despertares (Penny Marshall, 1990)) proiekzioarekin lotuko da; klasiko hori Oliver Sacks doktorearen tratamenduari esker 40 urteren ondoren esnatu ziren hogei pazienteren benetako istorioan oinarritzen da. Martxoaren 19an proiektatuko da Tabakaleran, Zinema eta Zientzia zikloaren barruan.


José Ramón Alonso
ZientziaKutxa jose ramon alonso   ZientziaKutxa cerebro

ZientziaKutxa2020 programa