Zizkamizka. Artea zuzenean

06 Urria 2020 17:00 – 31 Urria 2020 13:00


Zizkamizka haur esploratzaileentzako jostailu sensorialak dira. Funtzionaltasuna eta diseinua elkartzen dira txintxirrinak, panpinak, zintzilikariak, pelutxeak eta beste osagarri batzuk era artisauan sortzeko, tradizioa eta modernitatea fusionatuz: kakorratza (edo gantxilloa) bezalako teknika tradizionala gaur egungo diseinuekin.

Montessori pedagogiaren oinarriei jarraituz, haurtxoen zentzumenak estimulatzen dituzten jostailuak lantzea bilatzen dut (batez ere entzumena, ukimena eta ikusmena). Aldi berean, hainbat arlo kognitiboren garapena sustatuz ere, hala nola, kausa-ondorioen arteko lotura edota begi-esku koordinazioa.

Jasangarritasunarekin beti buruan, bai produktuaren sortze-prozesuan bai azken bilgarrian, ahalik eta hondakin gutxien eratzen saiatzen naiz eta materialak berrerabiltzen.

Banan-banan sortutako piezak dira, goxo-goxo kozinatuak eta mimo handiz.

Nire sukaldean sartu nahi?

 

2020ko urriaren 6tik 31ra

Ordutegia
Urriak 6-9 (asteartea-ostirala): 17:00- 20:00
Urriak 13-17 (asteartea-larunbata): 10:00- 13:00
Urriak 20-23 (asteartea-ostirala): 17:00- 20:00
Urriak 27-31 (asteartea-larunbata): 10:00- 13:00


Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera librea

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


201006 31 Zizkamizka 2   201006 31 Zizkamizka 1   201006 31 Zizkamizka 3