DNAren sekuentziazioa eta etorkizuneko erronkak

Larunbata, 15 Otsaila 2020 18:00


Emakumea eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna Zientzian (otsailak 11a) dela eta, Eureka! Zientzia Museoak hitzaldi zientifiko bat antolatu du, jende guztiari zuzendua, Idoia Ochoa ingeniariaren eskutik.

 

2020ko otsailak 15, larunbata | 18:00
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Sartzea dohainik. Aforo mugatua
Aurretik izena ematea Museoko webgunearen bitartez, otsailaren 10etik aurrera

 

Idoia Ochoa

Idoia Ochoak, duela gutxi “MIT Innovators Under 35 Award” saria jaso duenak, gaur egun TECNUNen (Nafarroako Unibertsitateko ingeniari-eskola) ingeniaria eta irakaslea da, eta ingeniaritza elektrikoko masterra eta doktoretza lortu ditu Stanford, Kalifornian. Ikerketa biologia konputazionalean eta bioinformatikan oinarritzen da, seinaleak prozesatzeko teknikak, informazioaren teoria eta macharning teknikak aplikatuz.

Idoia ere datu genomikoak irudikatzeko formatu berri bat garatzen ari den aditu-taldeko kidea da, ISO (International Standardization Organization) erakundearen babespean. 

 

DNAren sekuentziazioa eta etorkizuneko erronkak izenburupeko hitzaldian, DNA sekuentziatzeak zer esan nahi duen, zer datu lortzen diren eta datu erabakigarriak lortzeko egiten den analisia azalduko ditu. Sortzen diren artxiboak, arazoak eta horiek konpontzeko eta datu horiek biltegiratzeko eta aztertzeko zer egiten ari diren ere azalduko du.

Azken urteotan sortutako datu genomikoen kopurua nabarmen handitzen ari da. Hona hemen joera horren arrazoi batzuk: sekuentziazio-kostua nabarmen murriztea eta sekuentziazio-makinen errendimendua hobetzea. Horren ondorioz, zati gehiago (enpresak, ospitaleak, ikerketa-taldeak...) genomak sekuentziatu eta datuetatik ondorioak atera daitezke. Zehazki, medikuntza pertsonalizatua errealitate bihurtzen hasi da dagoeneko, sekuentziazio-datuei eta arlo horretan egindako ikerketari esker..

 

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi, 43. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus


Idoia Ochoa

IdoiaOchoa