Zaporeak | crowdfunding kanpaina

13 Urtarrila 2020 00:00 – 04 Otsaila 2020 00:00

 

Zaporeak, Gipuzkoa Kutxa Solidarioa sarean parte hartzen duen elkarteak, crowdfunding kanpaina furgoneta bat erosteko martzan jarri du, horregatik, Gipuzkoa Kutxa Solidarioak bere larrialdi-kontua bideratu du:

 

Kutxabank: 2095 5381 10 1064092199

 

Lesboseko uhartean bere proiektua garatu ahal izateko Zaporeakek banaketarako furgoneta berri bat behar du. Gure helburua, elikadura osasungarri eta freskoa eskaintzea da Lesbosen dauden pertsona errefuxiatuei, batez ere, egoerarik zaurgarrienean dauden horiei. Egunero 1.500 otordu inguru kozinatzen ditugu maitasun osoz, baina ahalegin hori ezerezean geratzen da ezin baditugu banatu.

Furgoneta berri bat behar dugu, horretarako 40.000 € bildu nahi ditugu. Helburua lortu ahal izateko, gure buruari, 2020ko urtarrilatik martxora bitarteko epea eman diogu. Horretarako, bidelagun izango dugu Gipuzkoa Kutxa Solidarioa, beraien larrialdietarako kontua proiektu honetarako bideratu baitute. Ondorioz, kontu horretara ekarpena egiten duen orok hobari fiskalak izango ditu errenta kanpaina iristen den garaian (*).

Gaur egun, Zaporeakek eremu edo espazio desberdinetan banatzen ditu gertatutako otorduak. Razio kopururik altuena Team Humanity-k kudeatuko eremuan egiten dugu. Hori, Moria errefuxiatuen esparruaren aurrez aurre kokatzen da. Aipatu proiektua egoera larria bizitzen ari da. Izan ere, orain hilabete Salam Aldeen errefuxiatua eta sortzailea kartzelaratu baitzuten eta Danimarkara deportatuko dute. Hala ere, gaur gaurkoz, espazio hori baliatu dezake Zaporeakek beharrik handiena dutenei janaria eskaintzeko. Guztira, 500 otordutik gora banatzen dira bertan.

Lankidetzak, ordea, ez du etenik. Beste hamaika proiekturi babesa ematen diogu beraien lana aurrera eramaten laguntzeko. Horrela, Stand by me Lesvos, Kitrinos Healthcare, One Happy Family, Wish (Women In Solidarity House), Rowing Together, Movement on The Ground, Low Tech with refugees, Yoga and Sport for the refugees bezalako elkarteekin lanean dihardugu. Azkenean, hauek guztien zeregina errefuxiatuen bizi kalitatea hobetzen laguntzea da, izan osasun arloko zerbitzuak eskainiz, bai eta pertsona gisa garatzeko baliabideak eta erremintak eskaintzea. Hala nola, espazio seguru bat eskainiz, lanbide bat erakutsiz, formazioa eskainiz, ahalduntze eskolak emakumeentzako…

Banaketa eta lankidetza hori guztia alokatutako furgoneta batekin egiten dugu. Alokairuan ordaindu ditugu dagoeneko 15.000 €, baina hori ez da bertako gastu bakarra. Proiektua garatu dadin, aurrekontu altu bati aurre egin behar diogu: hilero 64.500 €, urtero, aldiz, 824.000 €.

Prentsa oharra

(*) “Maiatzaren 5eko 304/2014 Errege Dekretua...” oinarri hartuta, 100 €-tik gorako dohaintza egin eta zerga-desgrabazioaren onurak eskuratu nahi dituzten pertsonek NANa, izena eta bi abizen jarri beharko dituzte ekarpena egiten dutenean, eta, ondoren, dagokion egiaztagiria eskatu beharko dute honako posta elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Irudian, Zapor-en ordezkariak, Donostiako alkatea eta Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren ordezkaria, kanpainaren aurkezpenean

200114Zaporeak Crowdfunding

Banners NARANJA FB