#PointBreak | kapsula bildumaren aurkezpena

Osteguna, 23 Urtarrila 2020 18:30


Inti Núñez eta Erica Oubiña Vigoko Unibertsitateko ESDEMGA eskola ezaguneko graduatutako gazteak dira, eta Ïk.Studio marka sortu dute.

2019an egin dute jauzia, BIAAF (Bilbao International Art & Fashion) modan azaleratzen ari den talentuari laguntzeko nazioarteko plataformak egindako lehiaketa irabazi ondoren. Horrela, mundu osoko eskola abangoardistenetako diseinatzaile berriei egindako gonbita jaso zuten eta BBK Live jaialdiaren 2019. ediziorako kapsula-bilduma bat sortu zuten.

Bildumak kirol-jantziak linea hiritarrago batera egokitzeko egungo joera hartu du, eta diseinu, sormen eta berrikuntza handiko ‘sportwear' bilduma sortu du: #PointBreak. Kapsula bilduma hau oso moldaerraza da, eta 90eko hamarkadara atzera bidaia eginaraziko digu, kolorearen, estanpatuen, materialen eta siluetaren bitartez.

#PointBreak “erantzunkidetasuna” duen eta ingurumena errespetatzen duen apustua da, zuntz birziklatuz egindako ehunak, kotoi organikoa eta ur-tindagaiak erabiltzen ditu, bai eta ekoizpen-fasean ahalik eta hondakin gutxien sortzeko patroi- eta estanpazio-teknikak ere.

 

2020ko urtarrilak 23, osteguna | 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizlariak: Inti Núñez & Erica Oubiña. ÏK.STUDIO
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte

IK STUDIO   IK STUDIO 2