Asier Ardaiz & Friends

Asteartea, 18 Otsaila 2020 20:00


Gaur egun Austrian master bat egiten ari den Asier Ardaiz tronpetari nafarraren Musikeneko ikasketa amaierako proiektuaren inguruan sortu zen taldea. Ez dute musika estilo guztiz definiturik: jazz tradizionaletik hasi eta modernoenera, boleroak, bossa nova, brass band... Moldaketa eta konposizio gehienak Asier Ardaizenak dira, nahiz eta beste tronpeta-jotzaile batzuen abestiak ere interpretatzen dituzten, Wynton Marsalis edo Tom Harrell-enak, esate baterako.

Kideak: Asier Ardaiz (tronpeta, fiskornoa), Juan José Cabillas (saxo altua, saxo sopranoa), Jorge Fernández (pianoa), Alexandre Touceda (kontrabaxua), Aitor Bravo (bateria).

 

2020ko otsailak 18, asteartea | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea aforoa bete arte

Kontzertu hau 2020ko uztailaren 22tik 26ra artean garatuko den 55. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko ikus-entzuleen aurreko emanaldien egutegiaren barruan dago.


AsierArdaizFriends