Solar Sound System | DJ tailerra

Larunbata, 25 Urtarrila 2020 18:00


Dj tailerra eta energia berriztagarriek sortutako musika. Eguzkiaren eta hanken laguntzarekin, Dj saioa egiteko behar den guztia martxan jarriko dute Solar Sound Systems-ekoek. Bizikletek sortutako energia ezinbesteko indarra izango da musika ongi entzuteko.

Nahi duten gaztetek eta txandari jarraituz, musika jarri eta nahasketak egin ahal izango dituzte, energia berriztagarriak bakarrik erabiliz.

 

2020ko urtarrilak 25, larunbata | 18:00etatik aurrera
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
#izanezberdin gazteei zuzendua: 14-17 urte
Hizkuntza: elebiduna
Doako sarrera aforoa bete arte

solarsoundsystem