Ontziekin argazki kamera eraiki eta argazkiak egin

08 Otsaila 2020 10:00 – 09 Otsaila 2020 15:00

 

Argazkilaritzari oinarrietara joko dugu lantegi honetan Nagore Legarretaren eskutik.

Metalezko ontzi batekin argazki kamera primitibo bat eraikiko dugu oso modu sinplean, eta gure ingurua erretratatuko dugu, ontzi barruan jarriko dugun argazki papera baliatuz. Emaitzak gela ilunean eta argi gorritan errebelatuko ditugu, argazkilaritza analogikoaren magiaz gozatuz.

 

2020ko otsailaren 8a eta 9a, larunbata eta igandea | 10:00-13:00
Adina: + 6 urte
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskara

Materiala: Ekarri behar da metalezko ontzi tapaduna

Prezioa: Gaztedi: 15 € (Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken) | Orokorra: 20 €
Izen-emateak urtarrilaren 13tik otsailaren 3ra. Izena eman HEMEN

Nagore Legarreta artistaren Suzko irudiak proiektua ikusgai dago Kutxa Kultur gunean urtarrilaren 29tik martxoaren 8ra.