Suzko irudiak | Nagore Legarreta

29 Urtarrila 2020 09:00 – 08 Martxoa 2020 21:00


Nagore Legarreta (Hernani, 1981) argazkilariak lan hau Indiara 2013 eta 2017 urteen artean burututako bidaietan garatu zuen.

Proiektuko argazkiak osatzeko, poxpolo kaxak eta kolore karreteak erabilita argazki kamarak eraiki ditu argazkilariak. Poxpolo kaxak definizio gabeko irudiak eskaintzen dizkio egileari, eta erronka hau jolas bihurtzen du, forma zehatz eta definituetatik harago deskribatu ahal izateko; argia, kolorea, eguzkia eta suaren erritmoarekin bat eginez. 

Suzko Irudiak proiektuarekin Indiako argia eta eguzkiaren intentsitatea jaso nahi izan du, indar bizian jarritako sopletearen sugarraren moduko dena, poxpolo kaja zeharkatzen duena, manipulatuko duen lente edo bitartekaririk gabe.

35×25 zm. neurriko 34 argazkik, 100×60 zm.-ko mural batek eta prozesua erakusten duen bideo batek osatzen dute Katapulta Plataformak sustatuta dagoen erakusketa, Kutxa Kulturren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioaren babesarekin.

 

2020ko urtarrilaren 29tik martxoaren 8ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Antolatzailea: Katapulta Plataforma

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan: 9:00-22:00 | larunbatetan: 10:00-22:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00
Artistak gidatutako bisita: otsailaren 5ean, asteazkena, 19:00etan
Sartzea dohainik
Artistak Ontziekin argazki kamera eraiki eta argazkiak egin tailerra eskainiko du otsilaren 8 eta 9an, 6 urtetik aurrera.