LA BONA DEA + Slim Fit

Ostirala, 14 Otsaila 2020 21:00


La Bona Dea eta Slim Fit taldeen kontzertua Kutxa Kultur Kluban.

 

2020ko otsailak 14, ostirala | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea aforoa bete arte


La Bona Dea

La Bona Dea rock talde bat da, Irunen sortua, 2011n. Gaur egun Luis J. Carnicero (ahotsa eta gitarra), Joxean Perez Arretxe (bateria) eta Pablo Arocena (baxua) dira taldekideak. Luis J. Carnicero abeslari eta gitarra-jotzailearen konposizioen inguruan sortu zen taldea.

Bi disko argitaratu ditu: Adelante (2015) eta En estado puro (2019). Taldeak askotariko eraginak izan ditu, baina estiloak gaztelaniazko rock kutsua du, Los Rodríguez, Tequila, los Ronaldos, los Enemigos, Burning eta abarrena bezalakoa.

Beraien letretan saiatzen dira zenbait unetako bizi-sentipenei irteera ematen, kritikari uko egin gabe ikuspegi subjektibo batetik.


Slim Fit

Slim Fit hiru pop-rock talde bat da. Taldeak hiru kide ditu.

Bere gaiak jotzen dituzte ingelesez eta beraiengan eragin dutenen artean daude The Velvet Underground, 50eko rocka, The Jesus and Mary Chain, Wilco eta The Stone Roses.


La Bona Dea, ezkerrean, eta Slim Fit, eskuinean
LaBonaDea   SlimFit