#dotorejantzi

17 Abendua 2019 00:00 – 26 Abendua 2019 00:00


Baserritar jantzia ardatz duen ekimena. #izaneberdin, Kutxako gazte programak antolatzen du, Gero Axular Kultur Taldearekin batera.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
Sarrera doan

Egitaraua

<< Erakusketa: Baserritar jantziak
2019ko abenduaren 17tik 26ra
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda

<< Topaketa eta tailerra
2019ko abenduak 20, ostirala
#izanezberdin gazteei zuzenduta (14-17 urte)
  • 18:00. Topaketa Meet & Greet: Go!azen-eko Ainhoa Larrañaga aktoresa ezagutzeko.
  • 19:15. Tailerra: #dotorejantzi Santo Tomasean: buruko zapiak eta abarkak.

    Garrantzi handia ematen diogu jantzia erabiltzeko sentimenduari. Transmititu nahi dugu baserritarrez janztea ez dela mozorrotzea, gure arbasoak gogora ekartzeko modua dela. Haien ohiturak berpiztu eta gogoratzen ditugu, beraiek egin zuten ahaleginari esker garatu baitzen euskal kultura, eta kultura horrekin harro gaudelako transmititu nahi dugu.

    Hori guztia XXI. mendera ekarrita da #dotorejantzi. Hitzak berak ematen dio esanahia ekimenari; dotoreziaz gain, harrotasun-konnotazioak ditu, eta irudiaren eta sentimenduaren perfekzioa bilatzen du.

    Tailer honetan buruko zapiak jartzeko modu errazak eta abarkak nola lotu ikasiko dugu. 

Dotorejantzi

DotoreJantzi