MRLASPIUR |Artea zuzenean

03 Urtarrila 2020 16:00 – 31 Urtarrila 2020 20:00


Maria R. Laspiur (1990) artista eta moda diseinatzaile eta Jaime A. Limousin (1989) ingeniari eta musikoa, MRLASPIUR proiektua sortu zuten orain de la pare bat urte; artea, diseinua eta teknologia berriak fusionatuz. Beraien trebetasunak batzea erabaki eta Mariaren artelanetan oinarritutako bitxi-kolekzio bat sortzeko abenturari ekin zioten, hasiera baten Madrilen eta gero Donostian (Posidonia Estudio).

Bitxiak, Mariaren ilustrazioetan oinarritutako eta fantasiazko botanikan inspiratutako diseinu koloretsu eta ekologikoak dira. Hauek, Posidonia tailerrean egiten dituzte 3D inpresioaren bitartez. Hiru hilabete behin aurkezten dituzten kolekzio atenporalek, belarritakoak dituzte beti produktu nagusi, baina orratzak, lepokoak, brotxeak eta zetazko zapiak ere diseinatzen dituzte. Hauen sormenerako, PLA polimero begetala erabiltzen dute, oso arina eta gainera biodegradarria dena.

Tabakaleran egongo den aste hauetan, artistak, kolekzio baten sormen prozesua erakutsiko digu: ideia bilaketa ilustrazio eta bozetoen bitartez, ordenadore bidezko diseinu eta modelaketa; piezen inprimaketa eta muntaia.

 

2020ko urtarrilaren 3tik 31ra

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Astelehenak eta ostiralak: 16:00-19:00
Asteazkenak eta larunbatak: 10:30-13:30

Sarrera librea
Harremana
mrlaspiur.com | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


MRLASPIUR

MRLASPIUR 21   MRLASPIUR HASIS R1