Orbel + Lumi

Ostirala, 17 Urtarrila 2020 21:00


Kontzertu bikoitza Orbel eta Lumi taldeen eskutik.

 

2020ko urtarrilaren 17a, ostirala | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa: 8 € aldez aurretik / 12 € leihatilan
Sarrerak erosi

 

ORBEL

Ilunabarrean itsu geratzeko argi baten modukoa. Orbel bi munduren artean dabil. Lirismoari eta emozioari jarraikitzen dio, baina, iluna da, beti. Bi abesti eta bideoklip bat argitaratu ondoren eta Europan kontzertu bira eskaini ondotik, 2018an Beyond There izeneko lehen EPa kaleratu zuten.

Orain, lehen LPa kaleratu dute, Hegan. Pasaia atmosferiko pisutsuak, melodia melankoliko eta ederrekin maixutasunez uztartzen dira hemen ere.

LUMI

Lehen EPa 2015ean argitaratu ondoren, LUMIk Itzal Zikinak lehen disko luzea plazaratu du. Nahia Zubeldia eta Manu Matthysen pop elektroniko berezi eta hipnotikoa Disko honetan, kontua ez da gehiago boz naturala eta makina sintetikoak elkartzea, baizik eta biez bat egitea, nahasbideak ekartzea, bien arteko muga oro ezabatzea, eta entzulea amets mundu ezezagunean murgiltzea. Analisia eta ulermen xede oro utzi eta emozioan sartzera deitzen gaituzte. Hitzak euskaraz idatzi ditu Nahiak; ametsen mundua, giro zinematografikoak eta surrealismo zantzuak topatuko ditu entzuleak; baina hemen, dena den, hitzak musikaren zerbitzura antolatuak dira.

Mundu elektriko eta ilunaren, paisaia esperimentalagoen eta ametsezko fantasiaren artean promenatzera eramaten gaitu bikoteak.


Orbel   Lumi