Altzathlon

18 Azaroa 2019 00:00 – 08 Abendua 2019 00:00


Erakusketa honetan bisitariek Donostiako Altzako auzoak izan duen eraldaketa ezagutu ahal izango dute, 1914 eta 1985 artean mota guztietako kirolak egiten ari ziren bizilagunen 27 irudiren bidez.

 

2019ko azaroaren 18tik abenduaren 8ra
Lekua: Garbera Zentro Komertziala. Donostia / San Sebastián
Antolatzailea: Altzako Historia Mintegiak 

Erakusketak Kutxatekaren kolaborazioa izan du. Kutxateka, Kutxako argazki funtsa, XX mendean zehar Gipuzkoaren historio sozial eta kulturala islatzen duen miloi bat baino gehiagoko argazki bilduma erraldoia da.

 

Erakusketa

Erakusketaren ardura duen Altzako Historia Mintegia (AHM) elkarteak, erakusketa gai bati buruzkoa izatea erabaki du, kirolari buruzkoa, alegia, horren bitartez auzoaren ikuspegi historikoa eman ahal izateko.

Erakusketak jasotzen duen argazkirik zaharrena 1914koa da eta bertan Jolastokietako instalazioak inauguratzeko jokatu zen futbol partida ikusten da. Irudi berriena, berriz, 1985ean hartu zen eta emakume bat du protagonista, Amelia Lorza, garai hartan Herrera Kirol Taldeko atleta, eta 10.000 eta 5.000 metroko Espainiako txapeldun izandakoa.

Erakusketa osatzen duten irudietako bik lotura zuzena dute Garberarekin. Merkataritza guneak espazioa laga du berriro, elkarte horrek duen artxibo historikoa erakusteko. Horietako batean, 1976an Lau-Haizetako motokros-proban hartutakoan, Garbera Berri (Bustintxulo) eta Tuniz baserriak ikusten dira, urrunean, orain merkataritza gunea dagoen lursailean. Gainera, beste irudi batean, Herrerako futbol zelaia ikusten da eta, atzean, gaur egun Garbera dena.

Egunero Garberara joaten direnek auzo horretan egiten ziren kirol guztiak ezagutzeko aukera izango dute. Bere garaian, Bidebieta, Intxaurrondo eta Martutene-Sarroeta auzoak ere hartzen zituen udalerria osatu zuen. Horrela, futbol, atletismo, herri kirol, errugbi edo arrauneko irudiak ikusi ahal izango dituzte, eta baita Bidebietako kiroldegiaren inaugurazioa ere, hirian zabaldu zen ezaugarri horietako lehenbizikoa. Herreran 1928an egindako kros baten irudia ere ikusi ahal izango da.


kutxateka Altzathlon