Maite Diez |Artea zuzenean

02 Abendua 2019 16:00 – 30 Abendua 2019 20:00


"Ilustratzailea eta artista grafikoa naiz. Beti ikuspegi kritikotik eta ironiaz betetakoan axola zaizkidan gaiei buruz lan egiten dut. Teknika desberdinekin esperimentatzea gustatzen zait, eta eskuz eta digital tekniken artean mugitzen naiz.

Gizartearen aldarrikapena nire lanaren muina izaten da. Bidegabekeriak, sexismoa edo arrazakeriari buruz lan egitea gustatzen zait.

Aldarrikapen lan horretan, estanpatuek oso lan garrantzitsua izan dute beti, kultura bisual baten erreflexu gisa eta kultura aniztasuna erakusten.

Oraingo honetan, irudi protagonista gisa estanpatuak erabili nahi ditut gaur egungo gizartea erakusteko; askotan gizarte bidegabea eta zentzurik gabekoa." (Maite Diez)

  

2019ko abenduaren 2etik 30era

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Asteleneka, azteazkenak eta ostiralak: 16:00-20:00
Larunbatak eta igandeak: 10:00-13:00 | 17:00:00-20:00
Abenduaren 6a, 7a eta 8a ez da egongo

Sarrera librea
Harremana
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | @maite.diez | www.maitediez.com

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


ArteVivo MaiteDiez Marruecos   ArteVivo MaiteDiez Suances