Aitor Ortiz | GAUDÍ. Inpresio intimoak

15 Azaroa 2019 11:30 – 16 Otsaila 2020 21:00


GAUDÍ. Inpresio intimoak erakusketan, Aitor Ortiz argazkilariak Antoni Gaudíren arkitekturaren 120 xehetasun sotiletan barrena paseo zoragarria egiteko aukera emango digu.

Aitor Ortiz (Bilbao, 1971) argazkilariaren erakusketan 120 irudi biltzen dira, Antoni Gaudí (Reus, 1852 - Bartzelona, 1926) arkitekto katalanak diseinaturiko eraikinei eginikoak, eta horien artean daude Casa Milá, Sagrada Familia, Casa Batlló, Parc Güell, Torre Bellesguard, Palau Güell, Casa Vicens, Casa Calvet, Güell pabilloilak, Güell koloniako kripta eta Sagrada Familiako maketa-lantegia.Bisitariak antzeman dezakeen arren argazki batzuk edo besteak zein eraikinetakoak diren, Aitor Ortizek ez du nabarmen egin nahi ezagutze hori, baina ezta ezkutatu ere.

Gaur egungo arkitektura-egitura handi eta konplexuen argazkiak egiten espezializatua, hau da bere lehen sarraldia ikusizko ahalmen berezi eta ahaltsuaren jabe den arkitekto historiko baten eremuan.Begirunetik eta miresmenetik, argazkilariak elkarrizketa adeitsu eta goxoa ezartzen du arkitektoarekin, eta solasaldi horretan bakoitza bere sorkuntza-hizkuntzatik mintzo zaio bisitariari, batak bestea indartzen duelarik.

 

  • Datak: 2019ko azaroaren 15etik 2020ko otsailaren 16ra
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00 | asteburuak eta jaiegunak: 11:30-21:00
  • Komisarioa: Javier González de Durana
  • Sarrera librea

  • Aurkezpena medioetara: azaroaren 14a, osteguna, 11:00. Ikusi prentsa-deialdia
  • Prentsa-oharra: word-a | pdf-a
  • Inaugurazioa: azaroak 14, osteguna, 19:00 (gonbidapena behar da)
  • Jarduerak: bisita gidatuak, familientzako tailerrak, hitzaldiak, musika...

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


AitorOrtiz entrada