Gabonetako Zientzia Txokoa

23 Abendua 2019 09:00 – 13:30


Zientzia eta Gabonetako ekitaldiak, konbinazio ezinhobea.

Eureka! Zientzia Museoak Gabonetako oporretan Zientzia Txokoa izeneko udaleku irekia antolatzen du. Txiki txikitatik piztu nahi dugu gure haurrengan zientziarenganako jakinmina eta hori gure haurren bizitzan ezinbestekoa den beste elementu batekin elkartu nahi dugu, Gabonetan egiten diren jarduerekin.

Hona hemen egitarauan eskeintzen ditugun jardueretako batzuk: Zientzia ikuskizunak, gabonetako eskulanak, museoko areto ezberdinetara bisitak eta planetarioko saioak.

  
Adina: 3-11 urte (2008-2016 urte bitartean jaiotakoak)

Txandak
1. txanda: 2019ko abenduak 23, 24, 26 eta 27
2. txanda: abenduak 30, 31, eta urtarrilak 2, 3

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Ordutegia: 9:00-13:30
Aukeran: zaintza eta jangela zerbitzuak (Kontsultatu ordutegia)

Hizkuntza: elebiduna

Informazioa eta izen emateak: HEMEN

Eureka! Zientzia Museoa

T- 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.eus

ZientziaTxokoNavidad