Pop Up | paperezko tailerra

23 Azaroa 2019 10:30 – 12:30


Paperarekin zerikusia duten hainbat teknika ikasiko ditugu: origami teknikak, origami 3D, tolesdura mota ezberdinak, Pop Up… mundura gerturatuko gara. Postalak, “orri markatzaileak”, egun berezietarako oparitxoak...

Bakarrik eta talde-lanean, ditugun trebetasunak ezagutu eta garatzeko aukera izango dugu.

Irudimena landu eta paperarekin irudi berriak sortzeko aukera paregabea. Zatoz esperimentatzera!

 

2019ko azaroaren 23a, larunbata | 10:30-12:30
Adina: 4-8 urte
Hizkuntza: euskara
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia/San Sebastián

Doakoa. Izena eman behar da
Izen-emateak: azaroaren 1etik 20ra. Izena eman


PopUp   POP UP 2    POP UP 1