Filosofia haurrentzat

16 Azaroa 2019 17:00 – 14 Abendua 2019 18:30

 

Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, deskubritu nahi dituzte. Etengabean darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Hain zuzen ere, gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea…) da jakintza guztien jatorria.

Saio hauek haurrek berezkoa duten hori sustatuko dute. Modu ludikoan, giro lasai eta atseginean, elkarrizketa filosofikoa suspertuko da, enpatiaz eta errespetuz komunikatzeko modua dena. Pentsatuz, besteei entzunez, norberaren iritziak taldearekin partekatuz, ideien mundua esploratu eta ikertuko dute.

Zuen seme-alabek gure inguruan berriztatzailea den esperientzia batean parte hartzeko aukera izango dute. Saio hauetan emango dituzten urratsek etxean jarraipena izan dezaten, gurasoentzat saio berezi bat ere diseinatu dugu, “Elkarrekin pentsatzen ikasi” izenekoa. Haur Filosofiak proposatzen dituen baliabide ludiko, sortzaile eta gogoetatsuak ezagutzeko aukera izango duzue. Gerora, familian, ideia erabilgarriak garatu ahal izateko.

 

Filosofia haurrentzat: azaroaren 16an eta 30ean
Gurasoentzako saioa: abenduaren 14an

Adina: 8-11 urte
Hizkuntza: euskara (gurasoei zuzendutako saioa taldearen arabera izango da)
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia/San Sebastián
Horario: 17:00-18:30
Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteak eskainitako saioak

Doako saioak. Haur baten izen-ematearekin gurasoen izena (bat edo bikote bat) erregistratuta geratzen da abenduaren 14ko saiorako
Izenematea: Azaroaren 1etik 12ra. Izena eman HEMEN

HaurFilosofia 2019