Roland Topor-en Fantasiazko Artea

24 Urria 2019 09:00 – 08 Abendua 2019 21:00


Roland Topor Frantziako artean XX. mendeko bigarren erdialdean izandako artistarik pertsonalenetako bat da. Bere ibilbide profesionala marrazkilari gisa hasi zuen 1950eko urteen bukaerako frantziar argitalpen satirikoetan: Bizarre, Harakiri eta abarretan.

Gogoz oso kezkatsua, Toporrek bere irispidean zeuden eremu guztietara aplikatu zuen bere irudimen emankorra, arrakasta nabariarekin guztietan.Baina, batez ere, Roland Topor marrazkilari eta grabatzaile bikaina da, maila unibertsala duena.

Roland Topor-en Fantasiazko Artea erakusketan artista mitiko honen grabatzaile-alderdia erakusten da.

 

2019ko urriaren 24tik abenduaren 8ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astearekin lankidetzan

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan: 9:00-22:00 | larunbatetan: 10:00-22:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00
Sartzea dohainik

Komisarioa
Asier Mensuro

La Hora Caníbal – Gourmet edizioa
Erakusketaren esparruan, urriaren 31n eguerdian La Hora Caníbal irratsaio berezia grabatuko da Kutxa Kultur Plazan, Borja Crespok zuzendua

RolandTopor 640