Merkurioren transitoa

Astelehena, 11 Azaroa 2019 00:00


Datorren azaroaren 11n, Merkurio planeta Eguzkiaren aurretik pasako da. Fenomeno honi transitoa deitzen diogu. Eureka! Zientzia Museoak gertaera astronomiko hau ikusteko aukera eskaintzen dizu.

Transito batean planetaren silueta Eguzkiaren aurretik zeharkatzen ikusten dugu. Merkurio planeta txikia da, eta zirkulu txiki bat ikusiko dugu.

Mercurioren transitoa 13: 35etik 19:04ra izango da. Hala ere, egun horretan Eguzkia Donostian 17:48an ezkutatzen da; beraz, ibilbidearen azken zatia ez da ikusiko.

Amerikan, Europan, Afrikan eta Mendebaldeko Asian ikusgai izango da Merkurioren transitoa.

 

2019ko azaroak 11, astelehena

Jarduerak Eureka! Zientzia Museoan:

Saioa “Planeten transitoak”
Lekua: Planetarioa
Saioak: 17:15 euskaraz | 18:00 gaztelaniaz
Sartzea dohainik aforoa bete arte

Transitoaren behaketa
Lekua: Museoaren kanpoaldean
Ordua: 13:35-17:30
Jarduera hau IZARBE elkarte astronomikoarekin batera egingo dugu

Mercurio transito