Saioa Ayala |Artea zuzenean

01 Azaroa 2019 10:30 – 30 Azaroa 2019 19:30


"Keramikak naturaren lau elementuak baterartzen ditu: ura, lurra, airea eta sua. Buztina landuz, sormena garatzeko bidea topatu dut.

Keramikagile ibilbidea Debado Arte Eskolan hasten dut, Gasteizeko Arte eta Ogibide Eskolan jarraituz. Hainbat keramika tailerretan ibilia izanaz gain, formazioa, maixuekin ikastaro espezializatuak eginez zabaltzen nijoa. Forma organikoak zein edertasuna topatzea gustokoa dut nere lanetan, horiek, texturak, buztin errefraktarioak, gresa eta tailerrean prestatzen ditudan eta buztinari, tarteka kolore garapen aberatsak ematen dizkioten esmalteen bitartez bilatzen ditut. Teknika desberdinak tartekatuz, hala nola tornoa, plantxak, txurroak… erabilgarria zein apaingarria den keramika lantzen dut. Etengabeko ikasketan, jolasten, experimentatzen, probatzen, hanka sartzen, asmatzen eta batez ere sormen prozesuaz disfrutatzen.

Iaz, Hondarribian kokatua dagoen lohiart tailerra martxan jarri nuen, gaur egungo lantokia dena, non klaseak ere ematen ditut." (Saioa Ayala)

  

2019ko azaroaren 1etik 30era

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Azteazkenak eta ostiralak: 10:30-13:00
Larunbatak: 17:00-19:30
Sarrera librea
Harremana
instagram.com/_lohiart_/ | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


ArteVivo SaioaAyala    ArteVivo SaioaAyala jarron