XVIII Kriskitin Lasterketa | ONCE

Larunbata, 19 Urria 2019 12:00


Larunbatean Donostian “gizarte bateratzaile baten aldeko” XVIII Kriskitin Lasterketa burutuko da.

 

2019ko urriaren 19, larunbata | 12:00
Lekua: Zurriola Pasealekua. Donostia / San Sebastián
Antolatzailea: ONCE Euskadi, Gipuzkoa Kutxa Solidarioa Sarean parte hartzen duen elkartea

Laguntzaileak: Kutxa Fundazioa, Donostiako Udaletxearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Getariako Txakolina

Urrezko Kriskitina

Lasterketa amaitu ostean, ohikoa denez, Urrezko Kriskitina jasoko du aldez aurretik on line bozketa bitartez ONCEren webgunearen bidez.

Bozka gehien jasotzen duen hautagaitzak jasoko du Urrezko Kriskitina. Bozketaren epea 2019ko urriaren 17ko 12.00ak arte izango da. Irabazlea nor suertatu den urriaren 17an azalduko da.

2019ko Donostiako Urrezko Kriskitina ondorengoak dira:

  • Ostadar Saiarre KT, Kirol inklusiboaren alde egiten duen lanagatik, gizarteratzearen aldeko kirola egokituaren praktika sustatu eta hedatzeagatik, surf egokitua, atlestismoa edota boccia disziplinen alde eginez, besteak beste.
  • Basquelands Way, Gipuzkoako pertsona itsuei eta ikusmen urritasun latza dutenei ingurune naturaletara txangoak egiteko aukeragatik, tracking-a praktikatuaz, besteak beste Néouvielle-ko Turon mendira 4 emakume itsuk egindakoa, edota Petit Vignemalera ere barra- gidak erabiliaz.
  • Mindara ElkarteaEgokide izeneko proiektua abian jarri izanagatik, zeinaren bidez kirol jarduera inklusiboaren garapena eta sustapaneren alde egiten duen lana, baita kirol egokituaren, aisialdiaren alde, eta aniztasun funtzioanala duten pertsonei kirol eremu inklusiobak bermatuaz..