Planetario urdina

Igandea, 08 Abendua 2019 11:30

 

Eureka! Zientzia Museoan urrats bat haratago ematen dugu aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde. Urrian jarraitzen dugu PLANETARIUM URDINA ekimenarekin, hau da, aniztasun funtzionala duten pertsonei bereziki zuzendutako zinema inmertsiboko saioak.

Horretarako, bai aretoak baita proiekzioak ere hainbat aldaketa izango dituzte saioa guztiontzat irisgarri izan dadin. Egokitzapen hauek bolumenaren murriztean edota argiren bat piztuta mantentzean datza ikusleak seguru sentitu daitezen. Helburua ingurune lagunkoi bat eraikitzea da non emozioak beldurrik gabe adierazi daitezken eta askatasun osoz mugitu.

 

Planetario urdina: Buruz behera ibiltzen zen neska, ingurua modu desberdin batez ikusten duen neska bati buruzko filma, 2D formatuan
2019ko abenduak 8, igandea | 11:30
Iraupena: 30´
Hizkuntza: gaztelaniaz
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Sarrera-txartela behar da
Prezioa: 2,5 €-koa da aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta 3,5 €-koa gainontzekoentzat

Eureka! Zientzia Museoa

T- 943 012 900  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.eus

 

Eureka PlanetarioUrdina