Norio Sato & Maya Kimura

Asteartea, 15 Urria 2019 20:00


Musika japoniarra Kutxa Kultur Klubara iritsiko da Norio Sato (gitarra) eta Maya Kimura (kotoa)-ren eskutik.

Kontzertu hau X. Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren barruan ospatzen da. Zirkuitua 2019ko irailaren 27tik abenduaren 3ra ospatzen da Donostian.

 

2019ko urriaren 15a, asteartea | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea aforoa bete arte

Norio Sato

Jilininen (Txina) jaio zen 1951. urtean. Yasumasa Obararekin ikasi zuen eta 1971an Guitar Competition lehiaketan saria lortu zuen (gaur egun Tokyo International Guitar Competition gisa ezaguna). Sato Japoniako gitarra-jole garrantzitsuenetako bat da gaur egun eta obra berri ugari estreinatzen ditu. 

Norio Satok nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, besteak beste, Mexikon, Alemanian, Belgikan, Italian, Frantzian, Ingalaterran, Txinan, Australian, Estatu Batuetan, Venezuelan, Danimarkan, Finlandian, Estonian, etab.

Maya Kimura

Maya Kimura Hokkaidon jaio zen. Harumi Hashimotorekin hasi zituen bere ikasketak 3 urterekin. Txikitatik sari asko lortua, horien artean Country Koto Music Festivalen lehen saria. 

Kontzertu ugari eskaini ditu nazioartean, besteak beste, Berlin, Txekiar Errepublika, Hungaria, Vladivostok, Mexiko edo Txinan. Koto4pluseko kide da, baita Miyagi Koto Elkarteko irakasle. Horrez gain, gaur egun Saitamako Goi-Mailako Kuki eskolako Soukyoku Klubeko ikasleei irakasten ari da.


Musikagileak Sato Kimura