Mikel Elorza |Artea zuzenean

01 Urria 2019 10:00 – 31 Urria 2019 13:00


"Zazpigarren arteak grinatu egiten nau eta ugari dira zinemaldiak, plataformak, artxiboak, kritikak…Baina… itxaron apur bat; zinemaren in­dustriak hainbeste eduki sortzen ditu, ezen bizialdi bat baino gehiago beharko lirateke dena asimilatzeko.

Aro digitalak bere oinarriak ezarri ditu eta mugikor, autobus, zinema edo tele­ bistatik kontsumi ditzakegu. Hedabideek beren argi-ilunak dituzte. lrudiak sortzen dira, ideiak transmititzen dira eta merkaturatu egiten dira. Erreali­tatea kodetzen dute efa gero azkar or­ dezten dute, estetiko edo teknikoki nola funtzionatzen duten asimilatzeko astirik gabe.

Aurkitzeko, hausnarketa egiteko eta in­guratzen nauen errealitatea eta fikzioa adierazteko marrazten dut proiektu ho­netan. Sareko kultura bisual eta digita­laren estetika elkar lotzea, artisauzko eta analogiazko arlo batetik jorratua, nola baita marrazketa."(Mikel Elorza)

  

2019ko urriaren 1etik 31ra

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Urriaren 1etik 4ra eta 28tik 31ra: 10:00-13:00
Urriaren 14tik 18ra eta 21etik 26ra: 10:00-13:00 eta 17:00-19:30
Sarrera librea
Harremana
@maikelorza | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


ArteVivo MikelElorza