Autofikzioa narratibaren eta poesiaren arteko muga

Ostirala, 13 Iraila 2019 19:30


Literatura-solasaldia Manuel Vilas, Fernando Marías eta Raquel Lanseros idazleekin; ekitaldi honekin Kutxa Kultur Gelak 2019/20ko denboraldia inauguratuko da.

Autofikzioa gaur egun gure literaturan indar handia duen generoa da. Baditu irakurle amorratuak, baita beste batzuk gorrotatzen dutenak ere. Dena den, egia esateko, idazle askok aukeratu dute adierazpen-formula hau azkenaldian, eta arrakasta handia izan dute batzuek.

Gure La autoficción como frontera de la narrativa y la poesía (Autofikzioa narratibaren eta poesiaren arteko muga) topaketak elkarrizketa proposatzen du Manuel Vilas poeta eta eleberrigilearen, jada erreferentziazkoa den Ordesa-ren egilearen, eta Raquel Lanseros poetaren artean, honen Matria poema-liburua arrakastatsu bihurtu delarik egun hauetan eremu guztietan. Bi lanak beren esperientzian, biografiko edo emozionalean, oinarriturik daude, kalitate handiko literatura egiteko. Elkarrizketa Fernando Maríasek moderatuko du, hau ere autofikzioan murgildua La isla del padre eleberriarekin.

 

2019ko irailak 13, ostirala | 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San sebastián
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sartzea dohainik aforoa bete arte
ekitaldia eta idazleei buruzko informazio gehiago +

TertuliaLiteraria Aulas