Susmara + Nerea Bengoetxea + The Black Friday

Ostirala, 27 Abendua 2019 21:00


Susmara, Nerea Bengoetxea eta The Black Friday taldeen kontzertua Kutxa Kultur Kluban.

 

2019ko abenduak 27a, ostirala | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián
#izanezberdin gazteei zuzendua: 14-17 urte
Doako sarrera aforoa bete arte

SUSMARA (ezkerreko irudian). Donostiako talde bat gara, rock zalea, geuk egiten ditugu geure abestiak, eta saiatzen gara gitarra elektrikoaren musika zahar-ona eta egungo gazteen kezkak bateratzen. Ez ginen jaio ez hirurogeita hamarreko ez laurogeiko urteetan, baina saiatzen gara orduan jaio bagina bezala jotzen.

NEREA BENGOETXEA (erdialdeko irudian). 19 urteko gazte donostiarra, bere zaletasuna egungo musikaren "cover"ak abestea da, eta bere abestiak ondu edo konposatzen ere hasita dago.

THE BLACK FRIDAY (eskubiko irudian). Taberna batean elkartu ginen Iruñean. Jendearekin haserretzen hasi ginen. Pixkanaka garagardoa eragiten hasi zen eta Goikori bere Les Paul gitarrari hautsa kendu eta taldea eratzea bururatu zitzaion. Huici mahai gainean kolpe bat eman, zutitu eta antolaketan hasi zen. Lomas baxuarekin sartu zen gero. Juantxo Ekuadorretik iritsi zen. Pablok ez du adinik taberna-zuloetan parrandan ibiltzeko, baina oso heldua da bere adinerako. Eta Cerrok zirkulua itxi zuen tronpeta batekin.

Guztiok garbi geneukan zer egin nahi genuen. Eguneroko xehetasun txikien garrantzia adierazi nahi dugu, eta alferrikako estimulu hutsaletatik deskonektatzeko premia. Badago berehalakotasunaren esklabotasunetik ihes egiterik? Ezarritakotik harago urrats bat joan eta berehalakotasunaren esklabotasunetik ihes egin. Etiketa eta paradigmetatik ihes egin eta soil-soilik bakoitza nor den, horixe izan, eta horren bertsiorik onena izaten saiatu. Black Friday izena modu ironikoa da betetzen ez gaituen hori guztiori adierazteko. Kontsumo masiboa, askotan zentzu gabea. Horregatik da beharrezkoa ezarritakoa baino urrats bat harago joatea, geure buruaren jabe izan ezinik amaitu ez dezagun.


SusmaraTaldea   NereaBengoetxea   BlackFriday