Euskal Herria munduari lehen bira eman zitzaion garaian

27 Maiatza 2020 19:30 – 21:00

Kutxa Kultur Gelak antolatutako hitzaldia 2019-2020 jarduera-programaren barruan.

Elkano, Urdaneta eta beste zenbait euskal marinel ez ziren sortu txiripaz. Itsasora begira zegoen gizarte baten ondorio izan ziren.

Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaia benetako itsas zibilizaziotzat har daitezke XIII. mendetik aurrera, Atlantikoko nahiz Mediterraneoko portu eta eremuekin zituzten harremanei esker. Batzuekin eta besteekin izandako merkataritza-harremanek aukera eman zieten garaiko merkataritza- eta nabigazio-teknikarik aurreratuenak ezagutzeko, nahasteko eta berrinterpretatzeko.

 

2020ko maiatzaren 27a, asteazkena | 19:30-21:00
Lekua: Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua Tabakalera)

Hizlaria: Álvaro Aragón
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte
Zatoz Tabakaleraz gozatzera!

AulasKutxa2019 20 640x285