Kutxatekako bitxiak: bidaia berria Donostiaren iraganera

29 Urtarrila 2020 19:30 – 21:00

Kutxa Kultur Gelak antolatutako hitzaldia 2019-2020 jarduera-programaren barruan.

Kutxatekak gordeta dituen argazkiak, Donostiako historiaren lekukotasun grafiko bikaina izateaz gain, atsegin eta ezustekoen iturri ere badira.

Mikel G. Gurpegik iraganera beste bidaia bat proposatzen digu irudi eder, bitxi eta esanguratsuen artean, eta Kutxatekan berak hautaturiko argazki-sorta zoragarri bat eskainiko digu, proiekzio atsegin eta iruzkindu batean erakutsiko diguna.

 

2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena | 19:30-21:00
Lekua: Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua Tabakalera)

Hizlaria: Mikel G. Gurpegui
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte
Zatoz Tabakaleraz gozatzera!

AulasKutxa2019 20 640x285