Balthus. Mistiko bat Bizar urdinen gelan

08 Maiatza 2020 19:30 – 21:00


Anbiguotasunaren, xalotasunaren eta maltzurkeriaren, susmoaren printzea. Loretan zeuden bere musen aurrean otoitz egiten zuen madarikatu bat. Piero della Francescaren pintzelkada soilaz janzten zen dandy bat. Gela sorginduetan ninfulak eta katu nagiak margotzen zituen eremutarrak jendetzak biltzen ditu Thyssen museoaren ateetan. Beraren Thérèse gogogabeak, Loti Eder jelatu eta sukartsuak, amets egiten duen bitartean, Villa Diodatiko mamuak oihaletik ateratzen dira. Ikusgaiaren eta ikusezinaren artean, epifania sekretua itxurazko Ankerkeriaren Antzoki baten barruan.

Hizlaria: Álvaro Bermejo, Historian eta Antropologian lizentziaduna. Idazlea eta kazetaria.

 

2020ko maiatzaren 8a, ostirala | 19:30
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa. Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte

Catalina de Erauso Arte Elkarteak antolatutako hitzaldia XIX. Kultura Zikloaren barruan, Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean.


AulasKutxa2019 20 640x285