Carmen Maura: bizitza pintzelen artean

14 Urtarrila 2020 19:30 – 21:00


Carmen Maura (Madril, 1945-Hondarribia, 2018) margolari errealista izan zen, bere karrera profesionala Euskal Herrian egin zuena. Arte Ederretan lizentziatua San Fernando Eskolan (Madrilen), bere familia-inguruneko gaiak irudikatzen hasi zen, eta bere bilakaeran, haietatik txalupa, itsasargi, arkitektura eta islak margotzera igaro zen. Ur-margo edo akuarelak, marrazkiak eta serigrafiak ere egin zituen arren, bere lan gehiena olioz egina dago.

Margolari profesional gisa izan zuen ibilbideaz eta hainbat galeria nazionaletan egindako erakusketez gain, hark beti nabarmendu zuen marrazketa eta margolaritzako irakasle gisa egindako lana.

Hizlaria: Mª José Noain, arkeologoa

 

2020ko urtarrilaren 14a, asteartea | 19:30
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa. Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte

Catalina de Erauso Arte Elkarteak antolatutako hitzaldia XIX. Kultura Zikloaren barruan, Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean.


AulasKutxa2019 20 640x285