Special Trap Residence

Larunbata, 26 Urria 2019 17:00


Oihan Moreno eta Aritz Mendiola antzezleek (Goazen, Gure Kasa..), beste hiru lagunekin batera, Special Trap Residence taldea osatzen dute, Donostiako Amara barrutian sortua 2018ko udan, baina bere sustraiak Barakaldon, Gernikan eta Barañainen dituena.

Beraien trap-a ez da ohikoa, eta, egia esateko, hainbesteko goraldian dagoen musika-estilo honen ohiko kanonetatik oso urruti dauden soinu, hitz eta ideiekin lan egiten dute. Generoan errepikatzen diren ohiko roletako batzuk ere parodiatzen dituzte bere kideen pertsonaiek. Lehiaketa ospetsuetan parte hartu dute, adibidez, “Villa de Bilbao 2019”n eta “Gaztea Maketa Lehiaketa XXVIII”n.

Taldekideak:
Iker Villa Baraja, ahotsa | Aritz Mendiola Ardanza, ahotsa | Oihan Moreno Gómez, sekuentziak eta instrumentalaka | Xabier Bengoa Bilbao, gitarra | Lander Campos Palazuelos, bateria

 

Urriak 26, larunbata | 17:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
#izanezberdin gazteei zuzendua: 14-17 urte
Doako sarrera aforoa bete arte


SpecialTrap