Dantz Festival

29 Abuztua 2019 00:00 – 31 Abuztua 2019 00:00


Dantz Festival Donostian ospatzen den nazioarteko musika garaikide eta elektronikoaren topagunea da.Ikuspegi oso zabal batetik abangoardiako musika nabarmendu nahi duen proiektua da: musika esperimental eta garaikidetik, dantzatzeko musika eta berritzaileraino. Bertako izaera duen ekimena da Dantz Festival, baina nazioarteko ikuspegia ere duena. Gainera berrikuntza kulturala eta artistikoa ardatz duen egitasmoa da.

Abuztuaren 29etik 31ra, 30 musika taldek aterako dute musika kalera eta kontzertuak eskainiko dituzte (doakoak eta sarrerarekin) hiriko hainbat agertokitan. Abuztuaren 30ean, ostirala, 20:00etatik aurrera, egitaraua doakoa izango da Kutxa Kultur-en.

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako udako hilabeteetarako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

 

Abuztuak 30, ostirala | 20:00
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia
Doako sarrera aforoa bete arte

dantz festival 2019