Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaileak Jantziaren Zentroan

04 Uztaila 2019 11:00 – 31 Abuztua 2019 20:00


Jantziaren Zentroak Kutxa Kultur Moda programako hamaika diseinatzaile (hamar marka) gazteen aldi baterako erakusketa eskaintzen du. Kutxa Kultur Modak 2010etik bultzatzen du Gipuzkoan sortzen ari diren, amateur diren eta finkatze-fasean dauden diseinatzaileen profesionalizatzea.

Diseinatzaile guzti hauek amankomunean dute helburu bera, moda jasangarria sortzea. Diseinatzaileak bat datoz esaterakoan, gutxiago kontsumitu behar dugula, horregatik look pertsonalizatuak, bakarrak, denboran irauten dutenak modaz gaindi, modu ekologiko edo organikoan ereindako oihalak.

 

2019ko uztailaren 4tik abuztuaren 31ra
     Larunbatak: 11:00-14:00 | 17:00-20:00
     Igandeak eta jaiegunak: 12:00-14:00
Lekua: Kapitain Etxea, Jantziaren Zentroa (Kapitanenea Kalea, 6. Errenteria)
Sarrera doan

 

AMARENAK, OIHANE PARDO. Duela hiru urte sortutako moda enpresa donostiarra da. Euskal ondarea oinarri hartuta jantziak eta objektuak diseinatzen ditu. 0 km-aren alde egiten du, Gipuzkoako beste hainbat enpresekin lan eginez. Tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu, eskulangintza eta teknika digitala konbinatzen ditu.

MAIALEN PORROY. Bilduma bakoitza artista edo korronte batean oinarritzen du. Helburua moda bidez dibulgazio artistikoa egitea da. Sortutako jantzi bakoitzaren katalogoa osatzen du, prozesua osoa nola izan den eta aukeratutako artistaren inguruko azalpena emanez.

MAIXALA, MAIALEN IRASTORZA. Poltsa eta motxila funtzionalak eta dotoreak sortzen ditu. Italia, Erresuma Batua, Frantzia eta Espainiako kalitatezko ehunak erabiltzen ditu eta akaberari bere biziko garrantzia ematen dio. Banan bana egiten diren motxila eta poltsak dira.

LAZA CLOTHING. Emakumezko bilduma mugatuak sortzen ditu. Helburua diseinuari balio handiagoa ematea eta bezeroari bakarra den zerbait eskaintzea da bere nahia. Jantziak erosi edo aldi baterako alokatu daitezke.

ELI-two, ELIXABET PERDIGUERO. Pintura eta moda arteko fusioa egiten du. Bolumen organikoak, estruktura garbiak, kolorearekin jokatzea gustatzen zaio. Artisau puntua ematen die jantziei. Freskotasuna, minimalismoa, erosotasuna, sentikortasuna eta armonia hitz horiekin definitzen du bere estiloa.

FANNY ALONSO. Eguneroko bizitzan topatzen du inspirazioa. Artisautza eta diseinua batzen dituen marka defendatzen du. Hasieratik amaiera bitarteko prozesu osoa, eskuz berak egiten du. Oihal eta materia naturala erabiltzen du bere arropa iraunkorra eta jasangarria izan dadin.

IONE IRURETAGOIENA. Modako jantzien diseinua eta joskintza, ehungintzako artisautza eta 3 D inprimaketa lantzen ditu. Ezarritako protokolo eta arauak apurtzea du helburu proposatzen duen sormen eta berrikuntzak. Kolorearen indarrak bat egiten du erosotasunarekin.

AMAGOIA ETXEBERRIA. Goi-mailako diseinu esklusiboak egiten ditu, pieza bakarrak, neurrira egindakoak, eskuz margotutako oihalekin osatuak. Bezeroa pertsonalki ezagutu eta izaera eta momentu zehatzerako sortzen du jantzia.Moda munduan, ekitaldi berezietan, telebistan, ezkontzatan ikusi daitezke bere sorkuntza lanak.

LETTE. Marka bat, diseinatzaile bi. Cristina Letemendia eta Mauro Ramosek osatzen dute Lette. Enpresa sofistikatu eta femeninoa da. Helburua kalitate handiko eta modaz gaindiko piezak sortzea da, denboran iraungo dutenak.

AKUKUNA, SONIA CEPA. Akukuna markak haurrentzako arropa sortzen du. %100 ekologikoak eta GOTS ziurtagiriak dituzten ehunekin eginak. Janzteko arropa erraza, alaiak, irudimentsuak eta harmoniaz beteak.


ModaExpo JantziarenZentroa 1

ModaExpo JantziarenZentroa 2