Dj Ibai | tailerra + saioa

Larunbata, 14 Iraila 2019 18:00


Tailerra Dj Ibai-ren eskutik. Tailer honetan, DJ munduan hasi ahal izateko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko ditu, lehen mugimenduak birpasatuko ditu plater eta nahasketa-mahaiaren aurrean, etab.

Jarraian, DJ saio bat eskainiko du.

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako udako hilabeteetarako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

 

Irailak 10, larunbata | 18:00
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
#izanezberdin gazteei zuzendua: nerabeentzat

Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia
Doako sarrera aforoa bete arte

DJ Ibai

Ibai Saiz Ruda Aka Dj Ibai Bilbon jaiotako Dj eta ekoizlea da, bertako hip hop eszenan erreferentea; Ibai aitzindarietako bat izan da turntablism sartzen eta merezi duen protagonismoa ematen.

Espainiako estatuko eta nazioarteko artista handiekin partekatu izan du agertokia, adibidez, Dj Netik, Kid Koala, Makei, Wilor edo Scratch Comando-rekin, besteak beste; batez ere hip hop-aren eta musika elektronikoaren eraginpean, funk-etik dubstep-raino doazen generoak joz, bere saioak zuzeneko turntablism-aren dosi benetakoz beteak daude.

Gaur egun Izerdi Gorria, TGV, Bilboscratch, La Basu & Aneguria musika-proiektuetako parte da, baina aldi berean bere musika-prestakuntzan jarraitzen du konposizioa eta pianoa ikasiz, zenbait musika-proiektutan ekoizle gisa duen lanaz gain.


DJ Ibai