Mahai ingurua | Anne Morin & Berta Vias

Osteguna, 10 Urria 2019 19:00


Anne Morin komisarioa eta Una vida prestada (Lumen, 2018) liburuaren egile den Berta Vias Mahou idazle eta itzultzailea Vivian Maier argazkilariari buruz solastuko dira Vivian Maier, argazkilari errebelatua erakusketaren barruan. 

Vivian Maier (1926-2009) zaletasunez izan zen argazkilari; izan ere, familiaz familia etxe-irakasle gisa lan eginez atera zuen bizibidea; beraz, ahal zuen neurrian joan zen argazkiak errebelatzen. Argazkigintzarekiko interesa oso azkar sortu zitzaion. 1952 aldera erosi zuen bere lehen Rolleiflex.

Erakusketa honetan Anne Morin komisarioak arreta handiz hautatu ditu lanak, 6 ataletan banatuta, Vivian Maierri interes handiena sortu zioten gaiekin bat datozenak: autorretratuak, erretratuak, kaleko eguneroko eszenak, haur-gaiak, formalismoa eta koloretako argazkigintza.

 

Urriak 10, ostegunea | 19:00
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (Tabakalera, 4. solairua)
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte

Mahai-inguruaren ostean, Berta Viasek liburuak sinatuko ditu
Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza 1, (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦ kutxakulturartegunea.eus


VivianMaier comisaria   VivianMaierZac2019