Vivian Maier, argazkilari errebelatua | familientzako tailerra

06 Urria 2019 12:00 – 13:30


Familientzako tailerra Kutxa Kultur Artegunean ikusgai dagoen Vivian Maier, argazkilari errebelatua erakusketaren barruan. 

Vivian Maier (1926-2009) zaletasunez izan zen argazkilari; izan ere, familiaz familia etxe-irakasle gisa lan eginez atera zuen bizibidea; beraz, ahal zuen neurrian joan zen argazkiak errebelatzen. Argazkigintzarekiko interesa oso azkar sortu zitzaion. 1952 aldera erosi zuen bere lehen Rolleiflex.

Erakusketa honetan Anne Morin komisarioak arreta handiz hautatu ditu lanak, 6 ataletan banatuta, Vivian Maierri interes handiena sortu zioten gaiekin bat datozenak: autorretratuak, erretratuak, kaleko eguneroko eszenak, haur-gaiak, formalismoa eta koloretako argazkigintza.

 

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦ kutxakulturartegunea.eus


Artegunea Talleres 900

IMG 0886