Vivian Maier, argazkilari errebelatua | familientzako tailerra
Familientzako tailerra Kutxa Kultur Artegunean ikusgai dagoen Vivian Maier, argazkilari errebelatua erakusketaren barruan.
Vivian Maier (1926-2009) zaletasunez izan zen argazkilari; izan ere, familiaz familia etxe-irakasle gisa lan eginez atera zuen bizibidea; beraz, ahal zuen neurrian joan zen argazkiak errebelatzen. Argazkigintzarekiko interesa oso azkar sortu zitzaion. 1952 aldera erosi zuen bere lehen Rolleiflex.
Erakusketa honetan Anne Morin komisarioak arreta handiz hautatu ditu lanak, 6 ataletan banatuta, Vivian Maierri interes handiena sortu zioten gaiekin bat datozenak: autorretratuak, erretratuak, kaleko eguneroko eszenak, haur-gaiak, formalismoa eta koloretako argazkigintza.
- 5 eta 12 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta
- Igandero: 12:00-13:30
- Prezioa: 3 €
- Informazioa eta erreserbak: T - 943 251937 //Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Kutxa Kultur Artegunea
Andre zigarrogileak, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus