Ciaboga-Ziaboga

Osteguna, 20 Ekaina 2019 19:30


Traineruei buruzko Ziaboga dokumentalaren doako emanaldia. Dokumentalak, Iñaki Pinedo zuzendariarena, Kantauri itsasertz osoko traineruen historia jasotzen du, bere protagonisten (arraunlarien, patroien, entrenatzaileen, arraun-elkarteko lehendakarien eta kirol honi loturiko emakumeen) lekukotasunen bidez kontatua.

Dokumentalak etnografiatik gehiago du kiroletik baino, eta Kutxatekak, Kutxaren argazki-artxiboak, lagatako irudiak ditu.

Emanaldian izango da Iñaki Pinedo zuzendaria, dokumental ospetsu batzuen egilea, adibidez, "El Hombre que murió dos veces", "La Escuela Fusilada" edo "Los Otros Guernicas", azken hau 2012ko Goya sarietarako hautatua.Halaber, proiekzioan izango da Ángel Obregón, arraunlari eta historialaria, proiektuaren dokumentazio-arduraduna, baita filmean parte hartzen dutenetako batzuk ere.

 

Ekainak 20, ostegunea | 19:30
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa (Newton aretoa)
Sarrera librea aforoa bete arte
Informazio gehiago prentsa-oharrean

www.ciabogadocumental.com

Ziaboga Ziaboga2